1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52 53 54 55 56 57 58 59 60 61 62 63 64 65 66 67 68 69 70 71 72 73 74 75 76 77 78 79 80 81 82 83 84 85 86 87 88 89 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 100 101 102 103 104 105 106 107 108 109 110 111 112 113 114 115 116 117 118 119 120 121 122 123 124 125 126 127 128 129 130 131 132 133 134 135 136 137 138 139 140 141 142 143 144 145 146 147 148 149 150 151 152 153 154 155 156 157 158 159 160 161 162 163 164 165 166 167 168 169 170 171 172 173 174 175 176 177 178 179 180 181 182 183 184 185 186 187 188 189 190 191 192 193 194 195 196 197 198 199 200 201 202 203 204 205 206 207 208 209 210 211 212 213 214 215 216 217 218 219 220 221 222 223 224 225 226 227 228 229 230
|
<chapter label="9" id="layers-chapter">
<title>Geruzak kudeatzea</title>
<!-- (introductory info...) --> <sect1 id="layers-introduction">
<title>Geruzen sarrera</title>
<para>
<application>Dia</application>-n, <emphasis>geruzak</emphasis>
kudeatzeko <interface>Geruzen elkarrizketa-koadroa</interface>
erabiltzen da, eta bertatik egiten dira geruzei buruzko eragiketa
guztiak.
</para>
<para>
Oro har, diagramaren barnean elkarrekin erlazionatuta dauden objektuak
elkartzeko erabiltzen dira geruzak. Diagramaren zatiak isolatzeko erabil
daitezke geruzak: zati batzuk bistaratu eta beste batzuk ezkutatzeko,
baita diagrama esportatzen edo inprimatzen denean ere.
</para>
<para>
Geruzaren barnean egin nahi duzun edozein eragiketa, <interface>Laster-menu
nagusia</interface>ren bidez egin dezakezu, eta hortik landu ditzakezu
objektuak normalean egiten duzun moduan.
</para>
<note>
<para>
Uneko geruzan dauden objektuak bakarrik hauta daitezke. Objekturen bat
hautatu ezin baduzu, begiratu uneko geruzan dagoen ala ez.
</para>
</note>
<para>
Lehenespenez, diagrama berri bakoitzean geruza lehenetsi bat egoten da:
hori da <emphasis>Atzeko planoko</emphasis> geruza. Nahi baduzu, geruza
horren izena eta ezarpenak alda ditzakezu, zure premietara egokitzeko,
beste edozein geruzarekin egingo zenukeen bezala.
</para>
<para>
Nahi adina geruza sor ditzakezu; lehendik dauden geruza guztien gainean
kokatuko du geruza berria <application>Dia</application>-k.
<emphasis>Geruzak</emphasis> bata bestearen gainean pilan jarritako paper
gardenak direla pentsa liteke. Pilan daukaten ordena alda dezakezu; geruza
bakoitza erakutsi edo ezkutatu nahi duzun erabaki dezakezu; geruza bakoitzean
nahi adina objektu marraz ditzakezu; eta abar.
</para>
<para>
Hori dena <interface>Geruzen elkarrizketa-koadroan</interface> kudeatzen da.
</para>
</sect1>
<sect1 id="layers-basics">
<title>Geruzen oinarrizko kudeaketa</title>
<!-- we should probably drop the related icons in front of each
subsection, that way we won't have to describe them and
the user to find them into the dialog box faster, what
do you think ? --> <sect2 id="create-layers">
<title>Geruza berria sortzea</title>
<para>
Geruza berria sortzeko, egin klik elkarrizketa-koadroaren behealdeko
<guibutton>Geruza berria</guibutton> botoian. <interface>Geruzen
elkarrizketa-koadroa</interface> aplikazioa osoarena denez, eta ez
diagrama bakoitzarena, geruza berria zein diagramatakoa den zehaztu
beharko duzu. Horretarako, hautatu diagrama <interface>Geruzen
elkarrizketa-koadroaren</interface> goialdean, eta gehitu geruza berria
hautatutako diagraman.
</para>
<para>
Geruza sortu berria pilaren goialdean kokatuko da eta hautatutako
diagramako uneko geruza izango da.
</para>
<para>
Orduan nahi dituzun objektu berriak editatu ahal izango dituzu, beste
geruza edo diagrama batetik kopiatu eta itsatsi, geruza bakarreko
diagrama batean egingo zenukeen moduan.
</para>
</sect2>
<sect2 id="selecting-layers">
<title>Geruzak hautatzea</title>
<para>
<interface>Geruzen elkarrizketa-koadroan</interface> hautatzen denean
aktibatzen da geruza. Geruza bat hautatzeko, egin klik geruzaren izenean
elkarrizketa-koadroan; nabarmenduta geratuko da. Hortik aurrera, egiten
dituzun aldaketa guztiek geruza horretan eta horretan bakarrik izango
dute eragina.
</para>
<note>
<para>
Aldiko geruza bakarra hauta daiteke. Horrela, nahi duzuna egin ahal izango
duzu geruza horretan, diagramako gainerako geruzak ukitu gabe.
</para>
</note></sect2>
<sect2 id="ordering-layers">
<title>Geruzak ordenatzea</title>
<para>
<interface>Geruzen elkarrizketa-koadroaren</interface> behealdean,
<guibutton>Geruza berria</guibutton> botoiaren ondoan, beste bi botoi
daude, sortzen dituzun geruzek pilan duten ordena egokitzeko.
</para>
<para>
Geruzen hierarkian geruzak gorago edo beherago eramateko erabiltzen dira
botoi horiek. Gora gezia duen botoiak geruza goratu egiten du, eta
besteak, berriz, hierarkian beheratu egiten du.
</para>
<para>
Geruzak ordenatzea ongi etortzen da objektu baten zati batzuk beste
batekin batera ezkutatu nahi direnean.
</para>
</sect2>
<sect2 id="deleting-layers">
<title>Geruzak ezabatzea</title>
<para>
Geruza bat gehiago behar ez baduzu, bertako objektu guztiak ezaba
ditzakezu <guibutton>Ezabatu geruza</guibutton> botoian klik eginda.
Normala denez, unean hautatuta dagoen geruzan bakarrik izango du
eragina horrek.
</para>
<para>
Tarteka egitea komeni da diagrama garbi eta txukun edukitzeko,
<application>Dia</application> formatu natibotik kanpora esportatu
nahi duzunerako batez ere.
</para>
<para>
Kontuan izan diagramek geruza bat behintzat eduki behar dutela,
diagramak geruzen bidez eraikitzen direlako, eta, beraz, geruzarik
gabeko diagramak hondatutzat joko direla eta ezingo direla gorde edo
esportatu <application>Dia</application> formatu natibotik.
</para>
</sect2>
</sect1>
<sect1 id="viewing-layers">
<title>Geruzak ikustea</title>
<para>
Geruzak manipulatzeko oinarriak ikasi dituzunez, errazago ulertuko
duzu <emphasis>geruzak</emphasis> nolako tresna indartsuak diren
<application>Dia</application>-n diagramak eraikitzeko.
</para>
<para>
Geruzek zertarako balio duten ulertzeak ikaragarri lagunduko dizu
zure diagramen kalitatea eta efektu bisuala hobetzen.
</para>
<para>
Esate baterako, pentsa ezazu objektu asko dituen diagrama bat
eraikitzen ari zarela (diagrama elektrikoa, edo UMLa edo horrelakoren
bat). Objektu guztiak geruza berean (hau da, atzeko planokoan) ipintzen
badituzu, lan pixka bat egindakoan zirriborro ulertezin bat izango duzu
eskuartean. Aldaketak egiteak buruko mina emango dizu, denbora asko
beharko duzu hor erdian azaltzen den objektu hori nahaste-borraste
horretako zein objekturekin dagoen konektatuta asmatzeko, eta abar.
</para>
<para>
Baina <application>Dia</application>-k <emphasis>Diagrama egituratuak
eraikitzen</emphasis> dituenez, diagrama guztiak naturalki egituratuko
dira, zati txikitan banatuta egongo dira, erraz kudea ditzazun,
objektu-bloke monolitiko bakar batekin borrokan jardun beharrean.
</para>
<note>
<para>
Definizioz, diagramek egituratuak izan behar dute, zati logikotan
banatzea uste baino errazagoa izan dadin. Horregatik dira hain
garrantzizkoak <emphasis>geruzak</emphasis>. Geruzen bidez zati bakoitza
isola dezakezu diapositiba bat balitz bezala, lasai eta gustura
manipulatzeko moduan.
</para>
</note>
<para>
Hasteko, <emphasis>geruzei</emphasis> izena alda dakieke diagramako zein
zati adierazten duten argitzeko, eta besteen artean errazago aurkitzeko.
Eta gainera, <emphasis>geruzak</emphasis> erakutsi edo ezkutatu egin
daitezke, unean ikustea komeni denaren arabera.
</para>
<para>
Diagrama egiten ari zarenean edozein unetan geruza bati izena
aldatzeko, egin klik bikoitza geruzaren izenean <interface>Geruzen
elkarrizketa-koadroan</interface>. <interface>Geruza-atributuen</interface>
elkarrizketa-koadroa agertuko da, eta hor aldatu ahal izango diozu izena.
</para>
<tip>
<para>
Saiatu izen ulergarri eta argi bat ezartzen, zertarako sortu zenuen
errazago gogoratzeko. Ez izan beldurrik diagraman geruza asko sortzeko,
<application>Dia</application>-k ez du mugarik ezartzen geruzen kopuruan,
eta gainera lasai egokitu dezakezu hierarkia zure premien arabera.
</para>
</tip>
<para>
Geruzaren izenaren ondoan dagoen <guibutton>Begiaren ikonoa</guibutton>
oso erosoa da geruza ezkutatu edo bistaratzeko.. Geruza bat ez bistaratzea
erabakitzen baduzu, egin klik <guibutton>Begiaren ikonoan</guibutton>,
eta geruza eta barnean duen guztia desagertu egingo dira Oihaletik.
</para>
<para>
Geruza batzuk bakarrik ikustea praktikoa da diagramaren zati bat bakarrik
manipulatu nahi duzunean, gainerakoa ukitu gabe. Diagrama hainbat
orrialdetan inprimatu nahi baduzu, edo zati baten diseinua aldatzen
duten ezarpenak probatu nahi badituzu ere, era horretan lan egin
dezakezu. Lasai esperimentatu geruzekin. Ongi konfiguratzen badituzu,
zure diagramak askoz ere itxura hobea izango du.
</para>
<note>
<para>
<application>Dia</application>-n, <emphasis>Geruzak</emphasis> sortzea
eta manipulatzea diagramako objektuak marraztea edo hautatzea bezain
normala da. Geruzak erabiltzen ohitu egin beharko duzu, diagrama bat
sortzen duzun bakoitzean erabili beharko baitituzu seguruenik.
</para>
</note>
</sect1>
<!-- end of id="layers" -->
</chapter>
|